Berrizek arnasa hartu du eta Elorriok Iurretako aurreratu du

Anboto 2010ko urt. 25a, 13:17

Berrizek 1-2 irabazi du Sondikan eta beheko postuetan segitzen duen arren, arnasa apur bat hartu du.

Berrizek 1-2 irabazi du Sondikan eta beheko postuetan segitzen duen arren, arnasa apur bat hartu du. Behar gorrian zegoen Berriz, jaitsiera postuen mehatxua orpoz orpo zuela. Sondikaren kontra 1-2 irabazita egoera apur bat zuzendu dute. Hala ere, ez dago erlaxatzerik. beheko postuetan segitzen dute. Hamabigarren daude 19 punturekin; puntu kopuru bera du Balmasedak eta bat gutxiagorekin tropelak darraie: Gatikak, Gurutzetak eta Ortuellak. Azkenaurreko Lutxanak 16 puntu ditu eta Deustok 15. Berrizek denboraldiko hirugarren garaipena lortu du eta etxetik kanporako bigarrena. Datu esanguratsua bat; 17 partidutik hamarretan berdindu egin dute berriztarrek. Aipagarria da baita sartu eta jaso dituzten golen kopurua. Golik gutxien sartu duten taldea dira (11 gol) alde nabarmenarekin gainera. Baina jaso ere gutxi jaso dituzte, 11 besterik ez. Galdakao eta Getxorekin batera golik gutxien jaso duten taldea dira. Lehen Erregionalean Elorriok hiru puntu baliotsu lortu ditu Errigoitiren zelaian (0-1). Iurretakok galdu egin du Larrakozelain (1-2) Lekeitioren kontra eta Zalduak bana berdindu du Gazteluzarraren kontra. Horrela, Elorriok aurrera hartu dio Iurretakori sailkapenean eta bigarren kokatu dira. Talde biek, Iurretak eta Elorriok, 37na puntu dituzte. Urduliz da liderra, orain arte jokatutako 18 partiduak irabazi ostean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!