Jardunaldi eskasa izan dute gure hiru ordezkarik

Anboto 2010ko urt. 25a, 09:17

Zaldi Baltzak bakarrik irabazi du (bigarren eta hirugarren erregionalean) kluben arteko txapelketako hirugarren jardunaldian.

Zaldi Baltzak bakarrik irabazi du (bigarren eta hirugarren erregionalean) kluben arteko txapelketako hirugarren jardunaldian. Euskal Ligan Abadiñok 1,5-2,5 galdu du Fomento Culturalen kontra. Abadiñok 4,5 puntu ditu orain eta elurraren ondorioz lehen jardunaldian atzeratu behar izan zuten lehia otsailaren 13an jokatuko dute. Goren Mailan gure ordezkari biek galdu dute. Zaldi Baltzak, gutxienez, puntu eta erdi batzea lortu du Barakaldoren kontra. Larrasoloetak puntu erdia besterik ez du lortu Erandioren etxean. Durangoko taldeak mailaz igotzea zuen helburu liga hasi aurretik, baina ligaren herena joanda eta lortutako emaitzak lortuta, maila mantentzera bideratuko dituzte ahaleginak. \"Taldeko zenbait jokalariren aktibitate falta somatzen ari gara eta partidek irauten duten hiru-lau orduetan beharrezko mailari ezin diogu eutsi. Ondorioz, posizio onak alperrik galtzen ari gara eta emaitza kaskarrak dira horren guztiaren emaitza\", azaldu dute Larrasoloetako kideek. Durangoko taldea azken hirugarren dago sailkapenean 4 punturekin eta Zaldi Baltza azken aurreko 2,5 punturekin. Rey Ardid azken sailkatuak ere 2,5 puntu ditu. Lehenengo Erregionalean Larrasoloeta Bk bina berdindu du Balmasedaren kontra. Horrela, Durangoko taldea sailkapenaren erdian dago 5,5 punturekin. Maila honetan Sestao da lider 8 punturekin. Bigarren Erregionalean Zaldi Baltza Bk asteburuko garaipen bakarra lortu du Rey Ardiden etxean (1,5-2,5). Larrasoloeta Ck 1-3 galdu du Endrokeren kontra eta Abadiño Bk 1,5-2,5 Barakaldoren aurka. Garaipenarekin Elorrioko taldea hirugarren kokatu da (7,5 puntu), Endroke Arrigorriaga B liderrarengandik eta Barakaldo C bigarren sailkatuarengandik puntu batera. Abadiño B eta Larrasoloeta C, aldiz, behean daude. Lehenengoak azken hirugarrenak dira 4 punturekin eta Larrasoloeta azken dago 3,5 punturekin. Azkenik, Hirugarren Erregionalean Zaldi Baltzak 2,5-1,5 irabazi dio Erandiori. Elorrioko taldeak jardunaldi bat gutxiago jokatu du, Conteneoren aurka jokatu beharrekoa, hain zuzen. Atzeratutako partidak Euskal Ligakoak ez ezik, elurraren ondorioz atzeratutako Bizkaiko ligetako partida guztiek ere otsailaren 13an jokatuko dituzte. Beraz, azken lau jardunaldiak astebete atzeratuko dira. Liga martxoaren 13an amaituko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!