Berasaluze IXak eta Larrinagak bigarren porrota jaso dute

Anboto 2010ko urt. 21a, 12:59

Saralegik eta Eskuderok 22-9 menderatu dituzte.

Saralegik eta Eskuderok 22-9 menderatu dituzte. Asier Berasaluzek eta Iñaki Larrinagak galdu egin zuten atzo (urtarrilak 20) Bigarren Mailako Binakako txapelketako neurketa. Azpeitian jokatutako partiduan Sarelegik aurrean ederki nahastu zuen jokoa. Berasaluze IXa bere ohiko mailatik behera ibili zen. Larrinagak eskuinkada bortitzak eman zituen, baina Eskuderok lan ona egin zuen atzeko koadroetatik. Beraz, eskualdeko bikoteak txapelketan orain arte jokatutako partidu biak galdu ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!