Egoitz Murgoitiok beste podium bat lortu du Itsasondon

Anboto 2010ko urt. 18a, 10:35

Hirugarren sailkatu da abadiñarra. Isaac Suarezek irabazi du eta Javier Ruiz de Larrinaga izan da bigarren.

Hirugarren sailkatu da abadiñarra. Isaac Suarezek irabazi du eta Javier Ruiz de Larrinaga izan da bigarren. Hiri txirrindulariek lehia bizia izan dute lasterketa osoan zehar. Suarez indartsu iritsi da azken txanpara eta beretzat izan da garipoena. Zazpi eta hamalau segundora helmugaratu dira Ruiz de Larrinaga eta Murgoitio. Murgoitiok ez du bere egunik onena izan. Birritan erori da eta horrek arazoak eragin dizkio aldakan eta bizkarrean. Min horiei erori ondoren berriro aurrekoak harrapatzeko ahalegina gehitu behar zaio. Beraz, abadiñarrak lortutako hirugarren postua merituzkoa da. [img]http://www.anboto.org/images/6900/6913/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!