Iñaki Larrinagak galdu egin du eta Ibai Zabalak irabazi

Anboto 2010ko urt. 18a, 09:47

Eibarko Astelenan Urrutikoetxeak eta Argotek 22-8 irabazi diete Cabrerizo IIa eta Iñaki Larrinagari.

Eibarko Astelenan Urrutikoetxeak eta Argotek 22-8 irabazi diete Cabrerizo IIa eta Iñaki Larrinagari. Berasaluze IXak eta Iñaki Larrinagak hasiera txarra eman diote Bigarren Mailako Pilota Txapelketari. Berriztarrak ezin zuen estraineko partidua jokatu gripe baten ondorioz eta Cabrerizo IIak bete zuen bere tokia. Larrinaga eta Cabrerizo saiatu ziren baina ezin izan zuten ezer egin Urrutikoetxearen bizitasunaren eta Argoteren segurtasunaren kontra(22-8). Ibai abala berriztarrak irabazi egin zuen txapelketa lehen partiduan. Arretxe IIarekin bikotea osatuz 22-17 menderatu zituzten Retegi Bi eta Cecilio Labriten. Berasaluze IXak eta Larrinagak asteazkenean jokatuko dute hurrengo norgehiagoka. Azpeitiako pilotalekuan Saralegi eta Eskudero izango dituzte aurkari. Arretxe IIak eta Ibai Zabalak ostiral gauean jokatuko dute Aritz Lasaren eta Merinoren aurka Irungo pilotalekuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!