Lehen Erregionaleko gure hiru ordezkariek irabazi dute

Anboto 2010ko urt. 18a, 09:32

Iurretakok, Elorriok eta Zalduak ez dute hutsik egin etxean. Iurretakok bigarren darrai sailkapenean.

Iurretakok, Elorriok eta Zalduak ez dute hutsik egin etxean. Iurretakok bigarren darrai sailkapenean. Jardunaldi borobila izan da Lehen Erregionaleko durangaldeko hiru ordezkarientzat. Hiruek etxean jokatu dute eta partiduak eroso atera dituzte aurrera. Iurretakok 3-1 menderatu du Gazteluzarra eta denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Larrakozelain. Horrela, sailkapenean bigarren postura igo dira Urdulizek Uritarrari 2-0 irabazi diola aprobetxatuz. Elorriok 5-1 jipoitu du Bakio eta bosgarren kokatu da sailkapenean Iurretakorengandik hiru puntura. Elorriok oso golegile darrai eta mailan golik gehien sartu duten bigarren taldea dira (32 gol) Urdulizen atzetik (37). Azkenik, Zalduak arnasa hartu du etxean Apurtuarte B 2-0 azpiratuta. Garaipena beharrezkoa zuten beheko postuetatik apur bat aldentzeko. Ohorezko Mailan Berrizek puntu baliotsua lortu du Galdakaoren zelaian (0-0). Hala ere, oraindik puntu beharrean daude azken hirugarren postutik irten nahi badute. Bigarren Erregionalean Abadiñok bina berdindu du etxean Arraultzaldeon taldearen aurka eta seigarren dago sailkapenean 20 punturekin. Azkenik, Hirugarren Erregionalean Berriz Bk bakarrik irabazi du: 4-0 Itugarperen kontra. Elorrio B-k eta Extremeñok galdu egin dute etxean eta Ezkurdik bana berdindu du Derio Bren kontra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!