Berasaluze IX.ak eta Larrinagak txapelketari ekingo diote

Anboto 2010ko urt. 15a, 12:02

Domekan, txapelketako lehenengo partidua jokatuko dute Asier Berasaluzek eta Inaki Larrinagak Urrutikoetxea eta Argoteren kontra.

Domekan, txapelketako lehenengo partidua jokatuko dute Asier Berasaluzek eta Inaki Larrinagak Urrutikoetxea eta Argoteren kontra. Bigarren Mailako Binakako Pilota Txapelketak Durangaldeko bikote bat izango du: Asier Berasaluze berriztarrak eta Iñaki Larrinaga elorriarrak osatutakoa, hain zuzen. Urrutikoetxeak eta Argotek osatutako bikotearen kontra jokatuko dute Eibarko Astelenan 17:00etan hasiko den jaialdian. Ondoren, Pablo Berasaluzek lehen mailako txapelketako partidua jokatuko du Beginorekin Irujo eta Beroizen kontra. Berasaluzek eta Beginok irabazi egin zuten joan zen asteko lehenengo jardunaldian. Bigarren mailako txapelketan eskualdeko beste ordezkari bat ere badabil: Ibai Zabala. Berriztarrak Arretxe II.arekin jokatuko du txapelketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!