Gure ordezkariek hasi dute Euskal Herriko Liga Txapelketa

Anboto 2010ko urt. 13a, 12:47

Rey Ardid eta Abadiñoren artekoa bertan behera geratu zen elurraren ondorioz. Larrasoloetak bina berdindu du Goren Mailan Santurtziren kontra.

Rey Ardid eta Abadiñoren artekoa bertan behera geratu zen elurraren ondorioz. Larrasoloetak bina berdindu du Goren Mailan Santurtziren kontra. Euskal Ligan Abadiñok Rey Ardiden kontra jokatu behar zuen, baina elurraren ondorioz partidak atzeratzea erabaki zuten. Bizkaiko Goren Mailan Larrasoloetak bina berdindu zuen etxean Santurtziren kontra. Lehenengo tablero bietan lortu zituzten puntu biak. Maila berean Zaldi Baltzaren eta Conteneoren arteko neurketa atzeratu egin zuten. Lehen Mailan Larrasoloetak 1,5 puntu atera zituen Getxoren kontra. Durangarrak ez daude guztiz gustura emaitzarekin, Getxo mailaz ez jaisteko borrokan egongo baita Larrasoloetarekin batera. Bigarren Mailan Zaldi Baltzak ederto hasi zuen liga Erandiora egindako bisitan 2,5 puntu eskuratuta. Larrasoloetak, aldiz, 1-3 galdu zuen Barakaldoren kontra. Azkenik, Hirugarren Mailan Erandio C indartsuak ez zion aukerarik utzi Larrasoloeta talde sortu berriari (0-4). Erandio Bigarren Mailan aritu zen iaz eta hori ondo igarri zuten durangarrek. Hala ere, Larrasoloeta Dren aurtengo helburua esperientzia hartzea da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!