Durangaldeko taldeen bost partidu atzeratu behar izan dituzte

Anboto 2010ko urt. 11a, 12:05

Elurraren ondorioz, Durangoko Kulturalak, besteak beste, ezin izan du Laudioren kontra jokatu.

Elurraren ondorioz, Durangoko Kulturalak, besteak beste, ezin izan du Laudioren kontra jokatu. Hirugarren Mailan, Durangoko Kulturalak Laudioren kontra jokatu behar zuen asteburuko partidua bertan behera geratu da elurraren ondorioz. Berriz Ak, Berriz Bk, Abadiñok eta Iurretakok (emakumeetan) ere ezin izan dituzte euren neurketak jokatu. Berrizko talde nagusiak Lutxanaren kontra jokatu behar zuen Berrizburun. Abadiñok Bermeo Bren kontrako lehia zuen etxetik kanpora Bigarren Erregionalean; maila bat beherago Berriz Bren eta Ermua Bren artekoa ere atzeratu beharrean izan ziren. Azkenik, emakumeetan, Iurretakok Peña Athleticen kontra zuen neurketa ere bertan behar utzi zuten. Errugbia eta saskibaloia Errugbian Euskal Ligetako partidu bakarra jokatu dute asteburuan: Uni. Bilbo 20-22 Arratiko Zekorrak. Gainerako partidu guztiak bertan behera utzi dituzte; tartean Durango Ilarduyarenak eta Elorrioko Rugby Taldearenak. Saskabaloian Tabirakoko emakumeen talde nagusia Obenasaren kontra jokatzekoa zen etxean, baina iruindarrak ezin izan zuten etorri elurragaitik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!