Mesfin 20 urteko etiopiar gazteak sorpresa eman du Zornotzan

Anboto 2010ko urt. 11a, 11:48

Asteburuan jokatutako Zornotzako Krosaren 56. aldia ikusgarria izan zen.Gizonetan munduko txapeldun Gebremariam eta Mesfin gaztearen arteko sprint estuan erabaki zen lehi. Mesfin izan zen azkarrena. Lasterketa hasi aurretik ematen zuen probaren irabazlea Gebre Gebremariam munduko txapeldunaren eta Alemayehu Bezabeth Europako txapeldunaren artean egongo zela. Elurtuta eta lokaztuta zegoen zirkuituan, ordea, Mesfin etiopiar gaztea izan zen indartsuena. Lasterketaren erdian, lauko taldea sortu zuten aurrean Mesfin, Bezabeth, Gebremariam eta Kiptoo-k. Azken honek, Kiptook, denbora gutxian eutsi zion erritmoari. Ondoren, Nezabethek eman zuen amore. Horrela, etipioar bi bakarrik geratu ziren nor baino norrago. Azkenengo metroetako sprintean parez pare ibili ziren eta, justuan, baina Mesfin izan zen garaile. Emakumeetan Ann Karindi-k irabazi zuen; Adrienne Herzog izan zen bigarren eta Grace Momanyi hirugarren. Cristina Petite 14. sailkatu zen. Lehia gogorra izan zuen Ainhoa Sanzekin eta azkenenan bost segundu aurretik helmugaratu zen Petite. SAILKAPENA (gizonak) 1. Hunegnaw Mesfin ETI 35:24 2. Gebre Gebremariam ETI 35:24 3. Alemayehu Bezabeh Bikila Toledo 35:50 4. Ayad Lamdassem Bikila Toledo 36:09 5. Mark Kiptoo KEN 36:15 6. Abdelhadi El Mouaziz MAR 36:30 7. Sergio Sánchez F.C.Barcelona 36:36 8. Eliseo Martín Hinaco-Monzón 36:59 9. Iván Fernández Strands.com 37:01 10.Abraha Adhanom ERI 37:02 SAILKAPENA (emakumeak) 1. Ann Karindi Mwangi KEN 24:22 2. Adrienne Herzog HOL 24:33 3. Grace Momanyi KEN 24:49 4. Rosa Morató Valencia Terra i Mar 25:17 5. Btissam Lakhouad MAR 25:35 6. Bouchra Chaabi MAR 25:46 7. Aicha Bani MAR 25:58 8. Jacqueline Martín F.C.Barcelona 26:18 9. Iris Fuentes-Pila Santutxu-Ercoreca 26:22 10.Zulema Fuentes-Pila Piélagos Inelecma 26:25
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!