Murgoitio hirugarren Espainiako Txapelketan

Anboto 2010ko urt. 11a, 14:32

Laredon jokatutako proban Ruiz de Larrinagak jantzi zuen txapela, eta abadiñarrak hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Laredon jokatutako proban Ruiz de Larrinagak jantzi zuen txapela, eta abadiñarrak hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Lasterketa hausten saiatu zen Murgoitio, baina ezin izan zuen azken asteetako bolada onari eutsi eta garaipena erdietsi. Iñaki Lejarreta (Orbea) berriztarra 24. postuan geratu zen, eta Xabier Garcia (Elorrio Tx. Elk.) elorriarra 31. tokian. [imgd]http://www.anboto.org/images/6800/6872/1.jpg[/imgd] Bestalde, eskualdeko gainerako ordezkariek ere paper ona bete zuten. Peio Goikoetxea (Cons. Baltar) ermuarrak zilarrezko domina lortu zuen gazte mailan, eta Bizkaia-Durango taldeko Amaia Martiodak brontzezko domina eskuratu zuen 23 urtez azpikoetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!