Herrialdeen arteko txapelketatik kanpora geratu da Euskadiko selekzioa

Anboto 2009ko abe. 21a, 11:26

Euskadiko Rugby Selekzioa Europako Herrialde Arteko Txapelketatik kanpora utzi du Armagnac Bigorrek (10-25).

Euskadiko Rugby Selekzioa Europako Herrialde Arteko Txapelketatik kanpora utzi du Armagnac Bigorrek (10-25). Partidu estua eta lehiatua jokatu zuten eta bisitariek gure jokalarien hutsak aprobetxatu zituzten partidua irabazteko. Durangaldeko lau jokalarik jokatu zuten Euskadiko selekzioarekin. Durango Ilarduya rugby taldetik jokalari bi izan ziren: Zorion Zabala orpokatzailea eta Mikel Blanco mele erdilaria. Biak bigarren zatian zelairatu ziren. Elorrio Rugby Taldeko Javier Ugaldeak (hirugarren lerroko jokalaria) titular jokatu zuen; baita Oskar Astarloak ere. Astarloa elorriarra da eta Bera Bera taldean jokatzen du. Mikel Blancoren esanetan, \"geure hutsengatik galdu genuen partidua\": \"Oro har, oso partidu parekatu izan zen, baina pase batzutan huts egin genuen eta Bigorrek ez zuen barkatu\". Partidua Eibarko Unben jokatzeko zen, baina zelaia izoztuta zegoenez epaileak han ezin zitekeela jokatu erabaki zuen. Azkenean, Arrasateko zelaira tokialdatu zuten norgehiagoka. Ondorioz, 18:00etan hasteko zen partiduari 19:00 pasatxoan ekin zioten Arrasaten, hotz itzela egiten zuela.

Sukiaren kontzentrazioa atzeratuta

Bestalde, Sukia errugbi eskolak atzeratu egin du astebururako Durangoko Arripausuetan prestatuta zuen eskola kiroleko kontzentrazioa. DRTko kideek adierazi dutenez, urtarrilean ahal bezain laster antolatuko dute hainbat herritako eskolak batzuko dituen kontzentrazioa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!