Gonzalez eta Martinek Iruña Hiriako finala jokatuko dute

Anboto 2009ko abe. 3a, 12:19

Mikel Gonzalez berriztarrak eta Ander Martin mallabiarrak VII. Iruña Hiria trinkete txapelketako finala jokatuko dute zapatuan, Nuin-Zabalzaren aurka.

Mikel Gonzalez berriztarrak eta Ander Martin mallabiarrak VII. Iruña Hiria trinkete txapelketako finala jokatuko dute zapatuan, Nuin-Zabalzaren aurka. Euskadiko federazioaren ordezkari legez dabiltza jokatzen. Hain zuzen ere, torneoko lehen partidua bikote honen kontra galdu zuten durangaldekoek, joan zen asteburuan. Dena dela, bidea zuzendu eta azkenean finalean egotea lortu dute. Bestalde, Itsaso Pradera mallabiarrak barikuan jokatuko du Ainhoa Montesekin batera, eta zail duten arren, finalera pasatzen saiatuko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!