Elorrio garaile eskualdeko derbian

Anboto 2009ko abe. 1a, 09:59

Derbia jokatu zuten joan zen asteburuan Elorriok eta DRT Bk, eta etxekoentzat izan zen garaipena. 26-10 izan zen azken emaitza markagailuan.

Derbia jokatu zuten joan zen asteburuan Elorriok eta DRT Bk, eta etxekoentzat izan zen garaipena. 26-10 izan zen azken emaitza markagailuan. Emaitza engainagarria izan zela esan daiteke. Izan ere, lehenengo zatian durangarrak izan ziren jokoa dominatu zutenak; Elorrioko jokalariak taldeko lana ahaztuta ibili ziren. Bigarrenean burua altxatu zuten elorriarrek, eta partiduari buelta ematea lortu zuten. Sailkapenean, Elorrio hirugarren postuan dago 19 punturekin, eta Durango Ilarduya B seigarren dago, 9 punturekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!