Derbia jokatuko dute Durango Ilarduyak eta Elorriok

Anboto 2009ko aza. 27a, 13:41

Bihar derbia jokatuko dute Elorriok eta Durango Ilarduya Bk Euskal Ligan. Talde biak hirugarren eta laugarren daude, hurrenez hurren. Partidua hasi aurretik minutu bateko isilunea gordeko dute Paul Larralde Baquedano gogoratuz.

Bihar derbia jokatuko dute Elorriok eta Durango Ilarduya Bk Euskal Ligan. Talde biak hirugarren eta laugarren daude, hurrenez hurren. Partidua hasi aurretik minutu bateko isilunea gordeko dute Paul Larralde Baquedano gogoratuz. DRTri ondo letorkioke garaipena beheko postuak uxatzeko. Joan zen asteburuan, 18-15 menderatu zuten Arrasate. Melean zuten nagusitasuna aprobetxatuz, lehenengo zatian hiru entsegu lortu zituzten. Bigarrenean Arrasate ahalegindu zen, baina alperrik. Elorriok berdindu egin zuen Bera Beraren kontra (13-13). Partidua amaitzeko gutxiren faltan 3-13 aurretik zihoazen, besteak beste, Jonanderren entseguari esker, baina ezin izan zioten emaitzari eutsi.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!