Bidesariaren kontrako plataformak jakinarazi du hauteskundeetara aurkeztea dela "ordainsaririk bako Euskadi" lortzeko eta "bidesari diskriminatzaile zein injustuari aurre egiteko erarik egokiena". Juan Carlos Poderoso bizilagun durangarra, plataformako bozeramailea, bigarren dago Auzokrazia & Stop alderdiaren Durangaldea-Arratia barrutiko hauteskunde zerrendan. "Haiek [Auzokrazia & Stop] eta guk [AP-8 Peajerik ez!] behetik aldatu gura ditugu gauzak, herritarrekin, goikoen interesei men egin barik", azaldu dute. "Herritarren egiazko arazoei egin gura diegu aurre", diote. Auzokrazia & Stop alderdia Gipuzkoako Batzar Nagusietara ere aurkeztuko da.