Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela Joseba Etxebarriaren eta Moises Enbeitaren eskutik.
Horrela geratu da sailkapena.
- Nerea Ibarzabal Salegi......................874,5
- Jone Uria Albizuri...............................866
- Etxahun Lekue Etxebarria.................520,5
- Xabat Galletebeitia Abaroa...............507,5
- Onintza Enbeita Maguregi.................489,5
- Aitor Bizkarra Ruiz.............................486
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........484
- Gorka Pagonabarraga Agorria...........464
Gai-emaile beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Idoia Anzorandia Kareaga aritu dira. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da. Bestalde, sari banaketan Irati Egurenek sortutako irudiekin osatutako oroigarriak banatu dizkiete bertsolariei.