Andereak elkarteak babesa adierazi dio Costumerori Bilboko epaitegiaren aurrean egindako kontzentrazioan

Anboto 2021ko eka. 7a, 12:47
Argazkia: Andereak elkartea.

Irune Costumerori alabaren zaintza kendu zion aldundiak 2017an. GAS guraso alienazioaren sindromea argudio moduan jarri zuten.

Arratiako mugimendu feministak egindako deialdiari erantzunez, Andereak elkarteak Bilboko auzitegiaren aurrean egindako kontzentrazioan parte hartu du. Epaiketak irauten duen bitartean, Irune Costumerori elkartasuna adierazi gura izan diote.  2017an aldundiak alabaren zaintza kendu zion Costumerori GAS guraso alienazioaren sindromea argudio moduan jarrita. Sergio Murillo Bizkaiko Diputazioko Gizarte Ekintza diputatu durangarraren eta Aldundiko Haurren Arretarako Zerbitzuko beste hiru langileren aurkako epaiketa abiatu dute gaur. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!