Banden Lehiak baditu finalistak: Belatz, Dekot, Zizel eta Nau

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko urr. 30a, 15:44

Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia musika txapelketaren hamargarren edizioa bukaerara iritsi da. Hamalau taldek eman dute izena aurtengoan, eta lau finalistak dagoeneko aukeratu dituzte. 

Epaimahaiak hiru talde hautatu ditu: Maruri-Jatabeko DEKOT, Azkoitiako ZIZELeta Donibane-Lezoko NAU. Eta publikoak, 8.820 botorekin, laugarrena aukeratu du,BELATZ taldea. Finala azaroaren 17an izango Bilborocken, 17:30ean hasita. Epaileez gain, taldeek publikoaren laguntza behar izango dute, berriro ere, beraien aldeko botoak eskuratzeko. Lau talde finalistekin batera Haxotz, Larregi, Zazkel, Aneguria eta Ze esatek! taldeek kontzertua eskainiko dute, doan.

Euskal musika sustatzea helburu duen lehiaketa da Banden Lehia. Musika talde amateurrik onena saritzen du, tokiko taldeak ezagutzera emanez eta, bide batez, euskal musika sarean ere zabalduz. Hamargarren edizio honetan aniztasuna izan dela nagusi adierazi dute antolatzaileek, bai jatorri aldetik eta bai musika estilo aldetik ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!