'Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa' ikastaroa Azkueren eskutik azaroan

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean antolatutako teknologia ikastaro sorta aurrera doa. Talde komunikazioaren gainekoa izango da azarokoa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa.

Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Eta egun guztian zehar, baina bereziki arratsaldetik aurrera, nagusiki sakelakoa. Une oro, batean edo bestean, sarera konektatzen gara, baina askotan logika askorik gabe aukeratzen ditugu baliatzen ditugun tresnak, ezagutza falta,  ohiturak edo denbora falta tarteko.

Horregatik, ikastaro honetan, talde komunikaziorako zenbait ezinbesteko tresna landuko dira; posta zerrendak eta sare sozialak, batzuk aipatzearren.

Ikastaroa azaroaren 23ko eta 24ko asteburuan izango da: ostiralean, goizez eta arratsaldez; eta zapatuan, goizez.

Ikastaroa doan izango da eta gogoratu: teknologiaren mundua edonorentzat da erabilgarria.

Ikastaroaren gaineko informazio gehiagorako edo izena emateko, sartu azkuefundazioa.eus webgunean.