Izan ere, euskarazko Wikipediarako argazkiak batzeko asmoa du fundazioak, eta horregatik egiten du saiakera berezi hori. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako, Nafarroako eta Zuberoako irudiekin hartu daiteke parte Azkueren Euskal Herriko ondare-lehiaketan. Iaz, esaterako, 722 argazki jaso zirela nabarmendu dute antolatzaileek.
Euskal Herriko argazkirik onenari Parrot Mambo Fly dronea oparituko diote; Bizkaiko argazkirik onenari Hero Session waterproof Go-proa; eta Bilboko argazkirik onenari telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta.
Argazkizaleak Wikipediara euren lanak igotzera animatuz, Gizateriaren Ondareari buruzko artikuluak hobetzea da ekimenaren nahia.