Erakusketa bost ataletan banatuta dago: sakea, tanteoa, kantxa, kontrakantxa, eta hemen eta orain. Atal bakoitzean tresna eta testigantza ezberdinen bidez, ahaztutako erraketisten presentzia gogora ekarri nahi da.
1917tik 1980 ingurura garatu zen erraketisten jokoa, eta mundu mailan eragina eduki zuen, Euskal Herriaz aparte. Esaterako, Madrilen, bartzelonan eta Mexikon jardun zuten. Aipagarria da pilotari emakumeek gizonek baino lehenago lortu zutela era profesionalean jokatzea.
Antolatzailek azaldu dute erakusketaren bidesz erraketisten inguruan berreskuratu den informazio eta dokumentazio ia guztia egongo dela ikusgai. Batez ere pilotari izan zirenen familiek eman dituzte dohaintzan: jantziak, pilotetarako prentsak, garaikurrak, aldizkariak...