Interneteko pribatutasunaz eta askatasunaz ikastaroa antolatu du Azkuek

Markel Onaindia 2018ko ots. 21a, 15:25

Asteburu honetan zehar garatuko da burujabetza teknologikoagaz lotutako doako ikastaroa Bilboko Euskararen Etxean, Sartu gurekin teknologiaren ur handitan jardunaldien baitan. Azkue fundazioaren webgunean eman behar da izena. 

Eguneroko bizitzaren osagai bihurtu da Internet, ordenagailuetan zein telefonoetan darabilguna. Baina,  eskaintzen dituen tresnak ezagutzea ez da izaten ohikoena. Horregatik, arloan ahalduntzeko aukera emango du Azkue fundazioak -Talaios kooperatibagaz elkarlanean- ikastaroagaz. Internetek eskaintzen dituen pribatutasun eta askatasun baliabideak, wifi sareen segurtasuna eta sistema eragileen inguruko informazioa emango dute, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!