Hilean behin ikastaro bat egongo da eskura, 12 ordukoa. Burujabetza teknologikoa, web teknologiak, Appinventor aplikazioa, talde komunikazioa eta gaitasun digitalak izango dira jorratuko diren gaiak. Lehena burujabetza teknologikoaren ingurukoa izango da, otsailaren 23an eta 24an. Interesa dutenek, Azkueren webgunean eman behar dute izena.
"Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo... Edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek", azaldu dute prentsa oharrean.