Akabu, Aneguria, Azken Trena eta Raust! dira Banden Lehiako finalistak

Anboto 2017ko urr. 31a, 18:15

Argazkia: eitb.eus

Azkue fundazioak euskal musika sustatzeko antolatzen duen lehiaketako lau finalistak zeintzuk diren argitu dira. Hiru talde epaimahai profesional batek aukeratu ditu, eta laugarrena Interneteko bozketa bidez hautatua izan da, Akabu hain zuzen ere. Epaileen ustez, "oso lehia estua izan da, kalitate handiko proposamenekin".

Azaroaren 24an Bilborocken ospatuko da finala, eta bertan erabakiko da 9. Banden Lehiako talde onena zein den. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!