'Tanger dream' argazki liburua aurkeztuko du Txelu Angoitiak, bihar

Bilboko Argazki Garaikideko Zentroan aurkeztuko du, Txelu Angoitia argazkilari durangarrak Tanger dream izeneko bere azken argazki liburua, bihar, 19:30ean.   

Hainbat urtez Marokoko hiri horretara egindako bidaietan egindako argazkiek osatzen dute liburua, eta hiri hura inspirazio hartzen duten literatur lanen pasarteak ere biltzen ditu. Noctis Books argitaletxeagaz editatu du liburua.