Durangaldeko hainbat bertsolari eta bertsozalek parte hartuko dute taldekako txapelketan

Itsaso Esteban 2017ko ots. 15a, 11:00

Taldekako txapelketa berri honetan jai-giro informalean jarduteko aukera eskaini gura die Bizkaiko Bertsozale elkarteak bertsozaleei. Ekainera bitartean egingo dituzte txapelketako saioak, eta horietan bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta laguntzaile rolak beteko dituzten kideek osaturiko 30 taldek eman dute izena. 200 parte-hartzailetik gora arituko dira.

Zabala izango da Durangaldearen ordezkaritza txapelketan: eskualdeko 40 bat bertsozale arituko dira, bost taldetan. Durangon Bratva taldea sortu dute, Eta abarrak... Zornotzan, Koipelustre’s Abadiñon, Iurretan ere osatu dute txapelketan parte hartzeko taldea, eta Tire! taldea eratu dute Berrizko eta Garaiko hainbat bertsozalek.

2015ean txapelketaren inguruan abiaturiko gogoetatik eratorritako ekimena da Bizkaiko taldekako bertsolaritza txapelketa hau. “Oinarrian eragin” gura du Bizkaiko Bertsozale elkarteak ekimen honegaz, “bertso eskolak eta eskualdeen arteko harremanak indartu”. Antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien parte hartzea bultzatzeaz gain, “bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea” gure diete, “eta arrazoi desberdinengatik ohiko txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez dutenei aukera bat eskaini”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!