Joseba Artza izan zen nagusi Arrigorriagan

Anboto 2016ko mai. 16a, 09:56

Joseba Artza (Etxebarria, 1978) bertsolaria gailendu zen, zapatuan, Arrigorriagan jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketan. 183 puntu t'erdi batu zituen Artzak. Ander Aldazabal eta Igor Galartza Durangaldeko bertsolariek ere kantatu zuten saio horretan, eta laugarren eta bosgarren amaitu zuten saioa, 155 eta 148 puntugaz.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko fasearen barruko azken aurreko kanporaketa izan zen Arrigorriagakoa. Maiatzaren 22an, 17:30ean, jokatuko dute fase honetako azken saioa, Getxoko Fadura kiroldegian. Kanporaketa hori jokatu ostean jakingo da zeintzuk izango diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko fasera pasatuko diren bertsolariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!