Imanol Uriak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketa

Anboto 2016ko mai. 2a, 09:51

Zapatuan egin zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko faseko bosgarren kanporaketa, Derioko Gurea aretoan, eta Imanol Uria algortarra nagusitu zen bertan. Epaimahaiak 189 puntu eman zizkion Uriari.

Zazpigarren sailkatu zen, bestalde, Xabier Irakulis zornotzarra: 139,50 puntu batu zituen. Zornotzarra izan zen saio horretan parte hartu zuen Durangaldeko bertsolari bakarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!