Nerea Ibarzabalek irabazi du laugarren kanporaketa

Nerea Ibarzabalek irabazi du laugarren kanporaketa

Ondarroako Beikozini antzokian kantatu zuten, atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketako bertsolari seikoteak. Nerea Ibarzabalek lortu zuen puntuaziorik altuena (188, 5 puntu), eta laugarren eta seigarren sailkatu ziren Durangaldeko bertsolari biak: Txaber Altube abadiñarrak 171 puntu batu zituen, eta 132 Peio Azkarate durangarrak.

Apirilaren 30ean, Derion, jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen hurrengo kanporaketa. Xabier Irakulis zornotzarrak parte hartuko du saio horretan.