Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketa hasiko da bihar

Anboto 2016ko ots. 16a, 16:32
Bizkaiko Bertsozale elkartearen, BBKren eta Ikastolen Elkartearen ordezkariek, eta Jone Uria bertsolariak aurkeztu dute txapelketa, gaur.

Bilbon aurkeztu dute gaur Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketaren XXIV. edizioa. Bizkaiko beste horrenbeste eskualde ordezkatzen dituzten 8 taldek parte hartuko dute txapelketa horretan, tartean, Durangaldekoak.

Arratia, Bustuarialdea, Durangaldea, Enkarterri eta Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeak ordezkatuko dituzte txapelketan parte hartuko duten 48 bertsolariek.

Gaurko prentsaurrekoan azaldu dutenez, sei sailkapen saio egingo dituzte txapelketaren barruan: Igorren jokatuko dute, lehenengo kanporaketa saioa, bihar, eta otsailaren 23an, Durangoko Institutuan izango da bigarrena. Durangaldeko bertsolariak Enkarterri eta Ezkerraldekoekin lehiatuko dira Durangoko Fray Juan de Zumarraga Insititutuko saioan.

Igorreko eta Durangoko saioen ostean, Sopelan eta Markinan jokatuko dituzte beste bi kanporaketa saioak. Martxoan egingo dituzte finalaurreko biak, eta martxoaren 18an, Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dute finala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!