Bolero ezagunak eskainiko dituzte Gehi Zazpi eta 4koT taldeek, Markinan

Anboto 2015ko urr. 1a, 10:15

Hainbat bolero ezagun kantatuko dituzte Durangoko musikariek, urriaren 4an, 19:00etatik aurrera, Markinako Mertzeko elizan.

Besteak beste, El día que me quieras, Capullito de alhelí, Piel Canela edo Quizás, quizás boleroak eskainiko dituzte Markinako kontzertuan.

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako eta Kontserbatorioko ikasleek osatzen dituzte bi talde horiek; biolontxelo taldea da Gehi Zazpi, eta abeslari laukotea 4koT, eta Irati Ortubia eta Agurtzane Mentxaka irakasleen zuzendaritzapean jarduten dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!