Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian ipini du Victor Arrizabalagak 'Altzairuzko hitzak' erakusketa

Anboto 2015ko ots. 21a, 10:00

Bilboko Henao kaleko hirugarren zenbakian dagoen Juan Manuel Lumbreras arte galerian izango dira Víctor Arrizabalaga (Mañaria, 1957) artistaren lanak, martxoaren 27ra arte ikusgai.

Eguazten honetan inauguratu dute erakusketa, eta datorren hilabete amaierara arte, astelehenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara egongo da erakusketa zabalik.

Irailean Sancho el Sabio fundazioaren Gasteizko egoitzan ipini zuen Arrizabalagak bere lanaren erakusketa, eta elkarrizketa egin genion ANBOTOn.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!