Elordi eta Otaduy dira txapela janzteko faborito, nagusitasun handiz egin dutelako finalerako bidea, baina euren aurkariak ere maila onean ibili dira. Otaduyk atzean ondo eusten dio, eta Elordiren inspirazioak eta aurreko jokoak erabaki dezake finala. Bizkaian, gaur egun 22 urtez azpiko partiduetan dagoen bikoterik indartsuenetakoa eurena dela erakusten dabiltza Otaduy eta Elordi Bizkaiko Txapelketan. Finalerdietan Barakaldok 6 tanto bakarrik egin zizkien.
Xisterako finalak Durangon
Bizkaiko txapelketako xistera modalitateko finalak, berriz, Durangoko pilotalekuan jokatuko dituzte zapatuan, 16:30etik aurrera. Kadete eta 22 urtez azpiko mailetan Markinako bikoteen arteko finalak izango dira; gazteen mailan Markina eta Berriatua neurtuko dira. Azkenik, elite mailan Euskal Jai eta Berriatua heldu dira finalera.