Onintza Enbeitak egin zuen bigarren, Xabat Galletebeitiak hirugarren, Beñat Ugartetxeak laugarren, Gorka Ostolaza bosgarren eta Julen Erezumak seigarren. Ugartetxeak gaitz izango du finalera heltzea, nahiz eta oraindik, azken finalaurrekoa jokatu eta txapelketako behin betiko puntuazioak jakin arte itxaron beharko duten finalistak zeintzuk izango diren jakiteko.
Urdulizko Iparralde frontoian jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari txapelketako bigarren finalaurrekoa, atzo; 550 entzuleren aurrean kantatu zuten bertsolariek.
Zornotzako Amorebieta IV frontoian jokatuko dute, abenduaren 7an, azken finalaurrekoa. Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Oihana Bartra eta Jone Uria ariko dira, abenduaren 20ko Bilboko finalaren aurreko azken saioan.
Urdulizko saioko puntuazio guztiak eta argazkiak, lotura honetan.