Bizkaiko bertso eskolen eguna ospatu zuten zapatuan, Gernikan

Anboto 2014ko ekainaren 8a

Gernika-Lumoko Astran elkartu ziren, zapatuan, Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna ospatzera eta Eskolarteko txapelketaren finala jokatzera.

 

Oinak buruan lelopean, bertsoaren bueltan olgetan ibili diren, ekainaren 7an, Bizkaiko bertsolari gazteak. Tartean Durangaldekoak ere bai. Elkarrekin bazkaldu zuten bertsolari gazteek, eta erromeria ere gozatu zuten, gero, iluntzera arte.

Goizean, bertso idatzien finala egin zuten, eta bat-bateko bertsoen finala jokatu zuten gero. Aitor Bizkarra abadiñarrak eta Asier Galarzak jokatu zuten buruz-burukoa, eta azken honek jantzi zuen Bizkaiko Eskolarteko txapela. Bizkarra eta Galarza ariko dira ekainaren 21ean Orion jokatuko duten finalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!