Arregui eta Uribarri beste behin Bizkaiko txapeldun

Anboto 2014ko maiatzaren 3a

Zornotzako Epaltza auzoan dagoen bolatokian buruz buruko eta binakako Bizkaiko txapelketak jokatu dituzte boloetan (bolatoki modalitatean). Binakakoan Jose Luis Arregui Txakalin eta Pedro Luis Uribarri Urtain bikoteak jantzi du txapela. Bizkaiko txapelketa irabazten duten zazpigarren aldia da. Azken laurak bata bestearen atzetik irabazi dituzte.


Beñat Gorospe eta Eneko Gorospe sailkatu dira bigarren. Iaz ere txapeldunorde geratu ziren. Hirugarren tokian bikote bi berdinduta geratu dira: Josune Sarrionandia-Iñigo Uriel eta Asier Petralanda-Jose Ramon Goti bikoteak.


Aurreko asteburuan buruz buruko txapelketa lehiatu zuten toki berean. Gizonetan Ismael Manzanedo izan zen onena, eta Eneko Gorospe eta Felix Varela sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Emakumeetan Igone Zamalloak jantzi zuen txapela, Josune Sarrionandia eta Naroa Izurzaren aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!