Abadiñoko Gorakada antzerki taldearen mende laurdeneko historiari errepasoa egiten dio erakusketa horrek: txotxongiloen eta aktoreen lanean oinarrituta antzerki talde horrek 25 urtean egin duen lanaren erakusle, txontxongiloak zein eszenografiak daude ikusgai erakusketa horretan. Besteak beste, Tititikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimendeko Hiria, Cyrano, edota Ogro Txikia antzezlanetarako sorturiko objektuak erakutsiko dituzte.