Euskaldunek hainbat federaziotako pilotariei egin beharko diete aurre.
Argentina, Australia, AEB, Mexico, Uruguai, Venezuela eta Txiletik etorriko dira pilotariak nazioarte mailako txapela eskuratzeko asmoz. Gaurtik abenduaren 10era bitartean garatuko dira modalitateetako lehiak, frontoian eta trinketean banatuta: eskuz banaka eta binaka, paleta motza eta larruzko paleta.
Euskal federazioaren baitan Durangaldeko pilotariak ere egongo dira. Binaka bost pelotaritik lau eskualdekoak dira: Rober Uriarte (Atxarte pilota eskola), Ander Antxia (Atxarte), Mikel Gonzalez (Tornosolo) eta Ismael Larrazabal (Oizpe). Gomazko paleta argentinarrean Mikel Iraurgik (Atxondo) parte hartuko du eta larruzko paletan Iñigo Arrietak (Zidorra). Arrietak hainbat urte daramatza Durangon bizitzen.
Info+ www.anboto.org/albistea/10697/euskal-selekzioa-prest-nazioarteko-pilota-txapelketari-aurre-egiteko/