Maiatzaren 3tik 20ra aurkeztuko dituzte \'Zugan ni\' antzerki jaialdian parte hartu duten Durango, Iurreta, Igorre, Elorrio eta Zornotzako gazteek azken hilabeteetan prestatu dituzten lanak. Horren aurretik, mugikorrarekin egindako film laburren lehiaketa izango dute.

Maiatzaren 3 arte edukiko dute parte hartu gura duten gazte guztiek \'Zugan ni\' jaialdiaren barruan antolatu duten mugikorragaz grabaturiko film laburren lehiaketa. Gehienez ere minutu bateko grabazioak egin eta lehiaketara bidaltzera deitu dituzte 14 eta 25 urte arteko gazteak. Maiatzaren 3 arte aurkeztu ahalko dira lanak, eta 125 euroko saria izango du irabazleak.
\'Zugan ni\' jaialdia antolatzen duen Markeliñe antzerki taldearen Interneteko www.markeline.com/materiales/bases.pdf gunean daude lehiaketaren oinarriak ikugai.