Goizeko 10:00etan hasiko da txapelketa, eta ondoren odoloste-jana egongo da.
Goizeko 10:00etan hasiko da txapelketa, eta ondoren odoloste-jana egongo da.
San Simon txapelketa jokatuko dute gaur Dimako golf zelaian. 2011ko rankingerako puntuagarria izango da txapelketa hau, eta hiru mailatan banatuko dituzte parte-hartzaileak; jokalarien handicaparen arabera banatuko dituzte mailak.
Rankinga hamalau txapelketek osatzen dute, eta horietako hirugarrena da San Simon. Urtarrilean hasi ziren txapelketak: lehenengoa Erregeetako Txapelketa izan zen; bigarrena, berriz, Txotx Txapelketa.