Mungiako Olalde aretoan aurkeztu zuten Bizkaiko bertsolari txapelketa atzo goizean. Aurkezpen ekitaldian, Garikoitz Arregi grafitigile berriztarrak ere hartu zuen parte: txapelketako irudi izango den hormairudia margozten jardun zuen. Domeka honetan, urriaren 10ean, Mungiako Olalde aretoan da 17:30ean Txapelketaren lehenengo kanporaketa saioa.
[imgd]http://www.anboto.org/images/8200/8249/1.jpg[/imgd]
Plazan alkartuko gara lemagaz, udazkenerako prest dago Bizkaiko bertsolari txapelketa, aurkezpenean nabarmendu dutenez, Bertsozale Elkarteak antolatzen duena ez baita \"txapelketa bakarrik, eraikuntza konpartitu bat baizik\". Domeka arratsaldean da plazan elkartzeko lehenengo hitzordua: Oihana Bartra, Xabier Enbeita, Julen Erezuma, Itxaso Paia, Ander Elortegi eta Julen Sololuzek kantatuko dute, Maite Berriozabalek gaiak emanda.
Urriko eta azaroko kanporaketa saioetan kantatuko duten Durangaldeko bertsolariak; eskualdeko txapelduna den Miren Amuriza, Gorka Lazkano, Eneko Abasolo \'Abarkas\', Beñat Ugartetxea eta Eñaut Uruburu izango dira.
Bizkaiko bertsolariek kanporaketa saioetan egindako lanari eta txapelketari buruzko informazio guztia,
www.bizkaikotxapelketa.biz helbidean eskainiko du Bizkaiko Bertsolarien Elkarteak.