Bizkaitarren garaipena Errioxaren aurrean

Anboto 2010ko mar. 24a, 13:16

Federazioen arteko GRAVN txapelketan, bizkaitarrek erraz menderatu dituzte errioxarrak.

Federazioen arteko GRAVN txapelketan, bizkaitarrek erraz menderatu dituzte errioxarrak. Bizkaiak garaipen xamurra lortu du Errioxan. Trinketeko lehia guztiak, 22 urtez azpiko binakakoa ezik -asko lehiatuta (34-40)- oso nabarmen atera dituzte aurrera. Ezker Horman, eskuzko 22 urtez azpiko biak galdu dituzte jada ezustekotzat jo ezin daitezkeen lehiatan. Beste partidu guztiak erraz atera dituzte aurrera. Atseden asteburua lasai igaro dezake bizkaitar taldeak. Hori bai, gogorrena Aste Santu ostean datorkie eta orduan, Nafarroa eta Gipuzkoaren kontrako norgehiagoken atzetik, ikusiko dira benetako aukerak zeintzuk diren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!