Bizkaiko pilotariak ondo hasi dira GRAVNen

Anboto 2010ko mar. 16a, 10:18

GRAVN \'El Corte Inglés\' Saria asteburu honetan hasi da. Bizkaiak mendean hartu ditu arabarrak eta beste horrenbeste egin du Gipuzkoak errioxarrekin.

GRAVN "El Corte Inglés" Saria asteburu honetan hasi da. Bizkaiak mendean hartu ditu arabarrak eta beste horrenbeste egin du Gipuzkoak errioxarrekin. Hala ere, arabarrek argi utzi dituzte bizkaitarren gabeziak Gomazko Paletan. Trinketean zein Ezker Paretean garaipen bakarra erdietsi dute etxekoek jokamolde horretan. Nesketan bost lehia eta bost porrot bizkaitarrentzat. Arabarrek, Gomazko Paletako garaipenak kenduta, beste hiru bakarrik erdietsi dituzte: Nagusien Pala Motzean, Trinketeko Larruzko Paletan eta Trinketeko Eskuz Banakako Gazta mailako banakakoan. Orotara, trinketean 5-5 izan da emaitza eta Ezker Horman 14-5; denera 19-10 bizkaitarren alde.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!