GRAVN Federazioen arteko txapelketa martxan ipiniko da asteburu honetan. Bizkaiak ere ordezkaritza zabala izango du.
GRAVN Federazioen arteko txapelketa martxan ipiniko da asteburu honetan. Bizkaiak ere ordezkaritza zabala izango du.
Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa, Araba eta Nafarroako pilota federazioak lehian murgilduko dira, ezker-horman nahiz trinketean. Guztira, 300 pilotari inguruk hartuko dute parte, neska zein mutil. 168 talde osatuko dira, horietatik 101 ezker-horman lehiatuko dira, eta gainerako 67ak trinketean. Gazte, 22 urtez azpiko eta nagusien mailatan banatuta jokatuko dute.
Zazpi jardunaldi izango ditu torneo honek. Asteburu honetan hasi eta maiatzaren 2an eta 9an izango dira, trinketean eta frontoian, hurrenez hurren.