Zapatuan finalerdietako lehen itzuliko hirugarren saioa ospatu zen Tolosan, eta Igor Elortza durangarrak parte hartu zuen bertan. 629 puntu eskuratu zituen Elortzak; finalerdietako bigarren itzulira pasatu arren, zail edukiko du finalean egotea, Iturriagak legez.
Hala ere, oraindik badute beste aukera bat datorren asteburuan hasiko diren finalaurrekoekin. Zapatuan Gernikan izango da lehena; tartean Miren Amuriza eta Igor Elortza ariko dira. Amurizak errazago du finalerako txartela lortzea, 655,5 puntu ditu-eta.
