Hogei urtean dihardu Berbarok Haur Literatur Aretoa eratzen

Anboto 2009ko aza. 13a, 13:36

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak sortzen duen interesetik, eskoletarako pausua ematen du Haur Literatur Aretoaren bitartez Berbarok. Aurten Zornotzan, Elorrion, Zaldibarren eta Durangon izango dira saioak, eta Azokako egunetan ere bai.

Haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburuz Durangoko Berbaro euskara elkarteak antolatzen duen Haur Literatur Aretoaren aurtengo edizioa aurkeztu dute asteon. Hogeigarren urtez antolatu dute aurten, eta beste herri batera ere zabaldu dute ekimena, gainera: Zornotzan ere izango da Berbaroren eskutik Haur Literatur Aretoa. Guztira, Durangaldeko 5.000 haurrek hartuko dute aurtengo edizioan parte.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak sortzen duen interesetik, eskoletarako pausua ematen du Haur Literatur Aretoaren bitartez Berbarok. Aurten Zornotzan, Elorrion, Zaldibarren eta Durangon izango dira saioak, eta Azokako egunetan ere bai.

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan diharduten umeen irakurzaletasuna sustatuko dute, adin tarte bakoitzari egokitutako  formatuan; ipuin antzeztuak, ipuin kontalariak, antzerkia, idazleekin elkarrizketak eta erakusketak izaten dituzte, esaterako, saioetan. ?Haurrak literaturara modu aktiboan gerturatzea? da jomuga. Antzerkiaren eta literaturaren bitartez, besteak beste, animaliak, heriotza edo bizikidetza lako gaiak landuko dituzte saioetan.

Zornotzan, 1.712 haurrek hartuko dute parte, azaroaren 12tik 20ra arte, Haur Literatur Aretoan, eta Elorrio, Zaldibar eta Durangon izango dira hurrengo saioak. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!