Apalantza eta Lejardi garaile "Balcon de Bizkaian"

Anboto 2009ko aza. 9a, 12:31

Zapatuan ospatu zen lasterketa honen hirugarren edizioa, eta euria eta haizea izan ziren protagonista nagusienak. Irabazleak Ramon Apalantza eta Aitzol Lejardi izan ziren.

Durangalde Racing Elkarteak antolaturik, "Balcon de Bizkaia" rallyaren hirugarren edizioak hartu zituen zapatuan eskualdeko errepideak.  Apalantza eta Lejardik egin zuten denbora onena, eguraldi txarrak ipinitako oztopoei aurre eginez.

Zortzi atal zituen lasterketak, eta horietatik seitan atera ziren garaile Apalantza eta Lejardi. Vilariñotarrak ere faborito ziren, baina Maumako zatian laban egin eta istripua eduki zuten. Kotxeak igarri zuen istripuaren eragina, baina aita-semeek zorionez ez.

Bigarren sailkatuak Iñigo Alustiza eta Julio Mariedas izan ziren; hirugarrenak Txus Jaio eta Jesusu Urkidi.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!