Domeka arratsaldean Gasteizko Europa pabiloian jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, eta Miren Amuriza berriztarra gailendu zen 655,5 punturekin. Gasteizen kantatu zuen Durangaldeko bigarren ordezkariak, Unai Iturriagak, laugarren postuan amaitu zuen saioa, 626 punturekin. Ez zen durangarraren egunik onena izan, asmatu ezinik ibili zen. Finalaurrekoen bigarren fasera igaro daitekeen arren, gatx izango du finalean egotea.Honenbestez, azaroaren 21ean Gernikan izango den finalaurrekorako txartela lortu du Miren Amurizak. Saio orekatua burutu zuen, freskotasuna erakutsiz. Puntuari erantzuten eta kartzelakoan nabarmendu zen berriztarra.
Azaroaren 14an, zapatuan, dugu hurrengo zita finalaurrekoekin, eta Igor Elortza durangarra izango da seikotean. Tolosako Usabal kiroldegian, 17:30etan, jarraituko du ikuskizunak.