Durangarrek ezinean jarraitzen dute

Anboto 2009ko aza. 2a, 15:51

Durango Ilarduyak Vigoren aurka galdu zuen. Bigarren taldeak Gernika izan du arerio aste honetan, Euskal Ligako laugarren jardunaldian. Elorriok atseden hartu du.

Espainiako Ohorezko mailako neurketan, Durango Ilarduya Galiziara joan zen asteburuan, eta garaipenik gabe bueltatu zen. Hori bai, puntu garrantzitsu batekin. 17-12 izan zen azken emaitza.

Dena dela, taldeko lan ona erakutsi zuten durangarrek. Partiduko minutu askotan estu hartu zituzten galiziarrak. Aurrerantzean, lan on hori emaitzekin erakutsi beharko dute. Getxoren konta izango dute hurrengo desafioa, zapatu honetan.

DRT Bk Gernika hartu zuen etxean, eta argi geratu zen une hauetan gernikarrak gehiago direla. 15-36 izan zen azken emaitza, eta Gernikak lidertzan egotearen arrazoiak erakutsi zituen.

Lau jardunaldiren ostean, DRT B bostgarren postuan dago sailkapenean, hiru partidu jokatuta: bi galdu ditu eta bakarra irabazi. Elorrioren kasuan, asteburu honetan atsedena hartzea tokatu zaie. hirugarren tokian daude elorriarrak, durangarren estatistika berdinekin.

Bestalde, Emakumeen Euskal Ligatik albiste onak datoz. Durango-Arrasatek irabazi egin zuen Uribealdearen aurkako norgehiagoka, 29-5eko emaitzarekin. Laugarren postuan daude momentu honetan, bi partidu irabazita eta bat galduta.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!